Osakidetzak baieztatu duenez, astelehenetik aurrera txertaketa gunea martxan izango da Durangon. Momentuz, helduentzako txertaketa puntua izango dela azaldu du Osakidetzak. Landako Gunean zegoen txertaketa puntua zarratu zutenetik, Durangaldeko herrietako biztanleek kasu askotan Galdakaora edo Gernikara joan behar izan dute txertoa hartzera. Bi ospitale horietara egin beharreko joan-etorriak kexak sortu ditu. Orain, helduek Durangon jaso ahal izango dute txertoa.
Durangaldeko, Markina-Xemeingo eta Ondarroako helduek jaso ahalko dute txertoa bertan.