Pozik daude JAED elkarteko kideak zozketagaz. Txartel asko saldu dituzte aurten ere, 58999; iazko zozketak izandako arrakasta ikusita, aurten 5.000 txartel gehiago atera zituzten, 65.000. Beharrizana duten pertsonei laguntzeko ekimenak harrera ona izan du herritarren artean.
Egoera pandemiologikoaren eraginez aurtengo zozketa, iazkoa bezala, jendaurrean egin beharrean elkartearen lokalean egin dute. Kotxea 22.869 zenbakiarentzat izan da. Beste hainbat sari banatu dituzte aurten ere.