Fernando Revueltak kudeatzen du gaur egun 1978tik zabalik dagoen Ikerfer kioskoa. Aurretik, bere amonak izozki denda bat zeukan lokal berean. Revueltak zazpi urte daramatza saltokian, eta gaurkoa sari bat banatu duen hirugarren biderra da. 2019an Euromiloiaren milioia banatu zuen, eta iazko udan eguenetako loterian 30.000 euro banatu zituen.
Erregeetako Loteriaren sari nagusia 41665 zenbakidun txartela izan da, eta Logroñon (Errioxa, Espainia) saldu dute.