Euskal presoen eskubideen aldeko giza katea egin dute Durangon

Anboto 2021ko abe. 31a, 14:56

Sarek antolatutako mobilizazioak Durangoko kaleak zeharkatu ditu.

Mobilizazioan azaldu dutenez, "zortzi euskal preso ditugu herrian, eta azken urtean zenbait aldaketa garrantzitsu gertatu dira. Esaterako, zortziak daude bigarren graduan, eta zortziak lekualdatu dituzte Euskal Herritik hurbilago ekarriz. Gaineratu dutenez, "aldaketak egon badira ere, oraindik bide luzea dago egiteko. Preso guztien Euskal Herrian egon behar dute, eta gradu progresioa lehen bait lehen gauzatu behar da. Irteera baimenak, baldintzapeko askatasuna, eta behin betiko etxeratzea betetzeko". Bestalde, urtarrilaren 8an Bilbon egitekoa zen manifestazioa bertan behera gelditu denez, Durangon mobilizazioa antolatuko dutela aurreratu dute, 17:00etan Santa Anatik Landakora. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!