I. Gabonetako Anjel Sauto Txapelketako finalak jokatu dituzte Durangon

Anboto 2021ko abe. 30a, 10:50

Durangoko pilota eskolak antolatuta, umeen Gabonetako Txapelketako finalak jokatu zituzten atzo Ezkurdin. 

Aurten txapelketari Anjel Sautoren izena jarri diote. Sautok 35 urte baino gehiago egin zituen Purangoko Pelota Eskolan lanean. Pilotari durangarraren oroimenez, txapelketari bere izena jarri diote. Sari banaketan Sautoren senitartekoek parte hartu zuten.
 
Emaitzak
COVID19ak gabonetako txapelketaren antolaketa zaildu duela azaldu dute antolatzaileek. "Ez da erreza izan txapelketa aurrera eramatea, baina oraingoan pilotak irabazi du", azpimarratu zuten atzoko finalean. Emaitzei dagokienez, Umetxo mailan, Jon Areitio izan zen garaile Oier Sarrionandiari irabazita. Umeen mailan, Paul  Etxebarriak jantzi zuen txapela Unai Maezturi irabazita. Gaztetxo mailan Beñat Martín eta Ibai Lapresa heldu ziren finalera. Martinek jantzi zuen txapela.
 
Nesketan, pala gomako kadete mailan, M. Eriz eta N. Arriaga bikoteak jantzi zituzten txapelak, N.Jaio eta K. Fernandez gainditu ondoren.

Sari banaketaren ostean, pilota eskolako ume guztiek oroigarria jaso zuten eta talde argazkia atera zuten. 
.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!