Azterketa garairako ikasketa guneak atonduko dituzte Durangon

Anboto 2021ko abe. 29a, 12:18

Udalak Udal Euskaltegiko 'Txoritokia', Berbagunea eta Landakoko Sotoak (Murueta Torre) atonduko ditu ikasleentzat. Ikasgelak urtarrilaren 2tik 23ra arte egongo dira erabilgarri.

Azterketa sasoia gerturatzen ari dela eta, Durangoko Udalak hainbat gune egokituko ditu ikasleentzat. Urtea hastearekin batera hiru ikasgela zabalduko ditu. Udal Euskaltegian egongo dira euretako bi. 'Txoritokian' eta Berbagunean. Hirugarren gunea Murueta Torren atonduko du, Landakoko Sotoetan. Instalazioak urtarrilaren 2tik 23ra egongo dira abalik, 9:00etik 21:00era.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!