Durangaldeko Kontseilu Sozialistak mobilizazioa egingo du "biolentzia kapitalistari" aurre egiteko. Antolakundeak "kapitalismoak eragiten dituen indarkeria adierazpide askotarikoak (indarkeria matxista, lanpostuetakoa edo muturreko pobrezia)" salatu eta aurten "eraildako pertsonak" omenduko ditu. Mobilizazioa abenduaren 30ean egingo dute, 19:00ean, Durangoko Andra Maritik hasita.