Podemos-Ahal Duguren arabera, Durangoko aurrekontuak "historiako sozialenak" izango dira

Anboto 2021ko abe. 22a, 10:30

Julián Ríos alkateordearen berbetan, "PSE-EE sartzeak aurrekontu hobeak" ahalbidetu ditu.

Durangaldeko Podemos Ahal Dugu "pozik" dago 2022rako aurrekontuak onartzeko egindako lanarekin. Alderdi morearen iritziz, udal kudeaketak norabide "sozialago" bat hartu du. Bere esanetan, "horren erakusgarri da" lortutako akordioa, "indar korrelazio berri bat posible dela erakusten duena". Julián Ríos alkateordeak "oso balorazio positiboa" egin du: "PSE-EE sartzeak aurrekontu hobeak eginarazten dizkigu, aurrekontu onak, oso sozialak, Durangoko historiako sozialenak direla ikusarazten digu". Podemos-Ahal Duguk gehitu "pertsonak erdigunean" ipintzen dituzten politikak "errealitate bihur daitezkeela" Durangon eta Durangaldean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!