Azken hilketa matxistak salatzeko elkarretaratzea deitu du Andereakek Durangon

Anboto 2021ko abe. 21a, 20:27

Gaur arratsaldean kontzentrazioa egin dute udaletxe aurrean.

Durangoko Andereak elkarteak bat egin du azken hilketa matxistak salatzeko egindako deialdiagaz. “Emakume eta nesken sarraskia” dela uste du elkarteak. Lau hilketa matxista gertatu dira hiru egunetan –horien artean haur batena-, eta "amorrua, gaitzespena eta mina" erakusteko, kandelak eraman dituzte.

Genero indarkeriaren aurkako Estatu Ituneko dirua zenbat eta nola gastatzen den jakitea eskatzen dute. Andereakek informazio hori idatziz eskatu die bai Durangoko Udalari, bai Mankomunitateari, Aldundiari eta beste erakunde batzuei. "Oraingoz ez du erantzunik jaso". Elkarteak uste du erakundeak ez direla "behar adina" ari arazo horri aurre egiteko, eta "gardentasuna eta ekintza irmoak" eskatzen ditu, "biktimak emakumeak eta neskatoak dituen pandemia horri aurre egiteko, amaiera ez baita ikusten".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!