Dendak Baik eta Kurutziaga ikastolak 8.000 euro banatu dituzte Gabonetako zozketan

Anboto 2021ko abe. 21a, 19:30

Onuradunek Dendak Bairen parte diren komertzioetan gastatu ahalko dituzte sariak.

Dendak Bai merkatarien elkarteak eta Durangoko Kurutziaga ikastolak elkarlanean jardun dute aurten ere Gabonetako zozketa antolatzeko. Guztira 8.000 euro zozkatu dituzte, onuradunek Dendak Bairen parte diren komertzioetan gastatu ditzaten. 

Honako sariak izan ditu zozketak:

  1. Saria: 500€ erosketa txarteletan.
  2. Sariak: 50 sari 100€-ko erosketa txarteletan.
  3. Sariak: 50 sari 50€-ko erosketa txarteletan.

Zozketa abenduaren 15ean egin zen Kurutziaga ikastolaren urteko Batzar Nagusian, San Agustin Kultur Gunean. Bai Kurutziaga ikastolak eta bai Dendak Baik, elkarlanaren balioak azpimarratu dituzte: gertutasuna, konfiantza edo jasangarritasuna. Elkarlan hau ohitura bihurtzeko nahia dute alde biek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!