San Agustinen egingo da aurtengo Urteko Azken Bertso Saioa

Anboto 2021eko abenduaren 21a

Artxiboko irudia.

Plateruena itxita dagoenez, Berbarok antolatu ohi duen bertso saioa San Agustinen egingo da aurten. Abenduaren 30ean izango da, 20:00etan. Sarrerak Berbaroren bulegoan (Laubideta kalea, 6C) daude salgai, 12 eurotan (Berbaroren bazkideentzako 8 euro).

Aurten ere puntako bertsolariak egongo dira kantuan: Igor Elortzak, Maialen Lujanbiok, MIren Amurizak, Miren Artetxek, Julio Sotok eta Aitor Bizkarrak egingo dute bertsotan. Gai-jartzaile lanetan Unai Iturriaga arituko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!