Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, uko egingo lurpeko merkataritza-galeriaren bigarren fasea eraikitzeari. Baita lurperatutako eremuan ekipamenduetarako gune bat eraikitzeko asmoei ere. Horri eskerrak "ahalik eta berdegune gehien" sortzea gura dute bi aldeek. Durangoko Udalak, trukean, ekipamenduetarako lursail bat utziko dio Eguzkitzan, etorkizuneko industrialdea garatzen denerako. Era berean, San Agustin komentua eta Pinondo Etxea utziko dizkio Jaurlaritzari, honek premia-egoeran dauden kolektiboentzako bizitokiak eraiki ditzan.
Bestalde, bi aldeek adostu dute trenbide zaharraren trazadura osoa Durangoko Udalaren jabetzakoa izatea. Hori dela eta, udalak izango du gune horiek urbanizatzeko betebeharra. Bi aldeak bat etorri dira aurreakordioaren balioa azpimarratzerakoan. Alde batetik, libratutako eremuak urbanizatzeko proiektua udalaren "nahietara" aldatu delako, eta, bestetik, Jaurlaritzak herritarren borondateari erantzuteko asmoa agertu duelako eta "egindako inbertsioaren ondoren herritarren ondare-eskubideak kaltetu ez dituelako".
ERREAKZIOAK
Durangoko gobernu taldea:
- "Aurreakordioa ez da hirigintza proiektura mugatzen, Durangoko herritarrentzako neurriak eta gizarte proiektuak jasotzen baititu".
- "Durangora hainbat gizarte-proiektu ekarriko ditu, durangarren ongizatea hobetzen lagunduko dutenak, hala nola Etxebizitza Publikoa Garatzeko Plana, trenbide zaharren trazadura berreskuratzea edo Pinondo Etxea zein San Agustin ospitale zaharra bezalako bi eraikin historiko eta abandonatu birgaitzea".
-
"[Aurreakordioak] 15 urte baino gehiagoz enkistatutako arazo bati amaiera emango dio, Eusko Jaurlaritzak Durangoko erdigunean 18 pisuko bost dorre eraikitzeko asmoa izan ostean".
- “Datozen egunetan, Durangoko Udalak parte hartze prozedu berri bat aurkeztuko du, herritarrei irekia, durangarrek ekarpenak egin ditzaten eta, hala nahi badute, proposamen berria onetsi dezaten”.
EAJ:
- "Aurreakordioak ez dio etorkizunari begiratzen udalerriaren beharrei eta zerbitzuei dagokienez".
-
"Harritu eta atsekabetu egiten gaitu gardentasun eta parte-hartze faltak, orain arte inolako informaziorik eman ez zaigun akordio batera iritsi baikara, Durango udalerriak (San Agustin ospitale zaharra eta Pinondo Etxea) dituen eraikin historiko eta enblematikoenetako biri eragiten diena, industria-lurzoru bakarraz gain".
-
"Gainera, galera handia iruditzen zaigu hasieran aurreikusitako ekipamendu-eraikinari uko egitea, EAJk uneoro defendatu duena. Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak adierazi bezala, “parte-hartze prozesu bat irekiko zela uste genuen, eta alderdi politikoek zein herritarrek gure proiektuak, gure proposamenak planteatu ahal izango genituela. Baina ikusi dugu ateak itxita egin dela negoziazioa, gardentasunik eta parte-hartzerik gabe”.
-
“Espero dugu benetan aukera zabaltzea ideia eta proposamenekin parte hartzeko, eta Durangorentzat atzerapena edo aukerak galtzea dakarren akordio mugiezina ez izatea”.