Uztai gimnasia erritmiko taldeak Txikigym jaialdia antolatu zuen joan zen asteburuan Durangoko Landako kiroldegian. Bertan, Uztaiko eta Bizkaiko beste hainbat taldetako umeek dantza koreografiak erakutsi zituzten. Jaialdi horren harira, ekimen solidario bat ere burutu zuten: Cafes Baquek emandako kafea eta Uztaiko familiek egindako bizkotxoak saldu zituzten bertaratu zirenen artean. Ekimen horrekin 435 euro batu zituzten. Diru hori Sindrome 4P elkarteari eman diote.