Abenduaren 17tik 21era Gabonetako Artisau eta Sortzaileen Azoka, Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko abe. 17a, 12:00

Bigarren urtez, Gabonetako Artisau eta Sortzaileen Azoka egingo dute Durangon. Abenduaren 17tik 21era bitartean, Landako Gunean askotariko produktuak egongo dira ikusgai eta erosgai: arropa, bitxiak, ilustrazioak, kosmetika naturala, inprimaketa artistikoak, egur taila, dekorazioa, lanparak eta motxilak, besteak beste.

Eixuk antolatzen duen Gabonetako azoka goizean zein arratsaldean egongo da zabalik. Goizean 11:00etatik 14:30era, eta arratsaldean 16:30etik 20:00etara.

"Eguberritan egiten ditugun opariak erosteko aukera ona izan daiteke, opari eder, original eta bakarrak erosteko, bertan sorturikoak", azaldu dute antolatzaileek.

Azokako lehenengo egunetan egindako erosketen artean 50 euroko bonuak zozkatuko dituztela azaldu dute. Bonuak azokan bertan erabili beharko dira, azokak irauten duen bitartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!