Durangoko Udalak gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatu du komertzio txikia sustatzeko asmoz. Lehiaketak hiru sari berezi izango ditu. 1.500, 1.000 eta 500 eurokoak izango dira. Horrez gainera aipamen bereziaren saria ere egongo da. Durangoko historia eta ikurrak nabarmentzen dituzten saltokiek 300 euro irabazi ahalko dituzte. Lehiaketan parte hartzeko eskabideak aurrez aurre aurkeztu beharko dira Turismo Bulegoan (Kurutzesantun), martitzenetik domekara, 10:00etatik 14:30era. Lehiaketan parte hartzen duten dendariek urtarrilaren 5era arte izan beharko dute dekorazioa ikusgai. Udal iturriek azaldu dute epaimahaiaren bisita-ibilbideak data horretan amaitzea aurreikusita dagoela.
Epaimahaiak honako irizpide hauek baloratuko ditu:
- Erakusleihoaren kalitate estetikoa. 50 puntu, gehienez.
- Originaltasuna, argitasuna eta sormena produktuaren azalpenean. 25 puntu,
gehienez. - Durangoko udalerriaren historiarekin eta ikurrekin lotura. 25 puntu, gehienez.
Bestalde, Durangoko Udalak Komertzio Bonoen hirugarren kanpaina ipini du salgai www.bonoa.durango.eus webgunearen bidez.