Durangoko Udalak merkatu plazari buruzko 8.000 egutegi banatuko ditu martitzenetik aurrera

Anboto 2021ko abe. 13a, 10:15

Egutegiak udal bulegoetan ipiniko dituzte eskuragarri. Abenduaren 20tik aurrera herriko dendetan ere lortu ahalko dira.

Honako puntu hauetan eskuratu ahalko dira bihartik aurrera: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ), Turismo Bulegoa, Andragunea, Bizenta Mogel Biblioteka, Arte eta Historia Museoa, Durango Kirolak, Udal Euskaltegia, Bartolome Ertzilla Musika Eskola, Adineko Egoitza, Elkartegia, Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutua.

Egutegiak udal artxiboko eta Txelu Angoitiaren argazkiak biltzen ditu, eta Markel Onaindiaren testuak gehitzen zaizkie argazki bakoitzaren historia azalduz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!