Izotz pistarik ez ipintzeko erabakia "inkongruentea" dela kritikatu du Durangoko EAJk

Anboto 2021ko abe. 10a, 13:21

Osasun egoeragatik izotz pistarik egongo ez dela eta, jeltzaleek galdetu dute ea zergatik ez dagoen eragozpenik "Umeen Gabonetako Parkea, Olentzeroren desfilea, Pirritx, Porrotx eta Marimotots edo Erre Magoak antolatzeko". 

Durangoko EAJren berbetan, gobernu taldeak ez du izotz pistarik antolatuko. "Prentsaren bidez" jakin du horren berri. Eta gobernu taldeko alderdiei leporatu die "inkongruentziaz" aritzea. Mireia Elkoroiribe buru duen taldeak dio gobernu taldeak osasun egoeran oinarrituta hartu duela erabakia. Baina galdetu du, irizpide hori aintzat hartuta, ez al dagoen eragozpenik "Umeen Gabonetako Parkea, Olentzeroren desfilea, Pirritx, Porrotx eta Marimotots edo Errege Magoak antolatzeko".

EAJk jarduera hori bertan behera gelditzea "sentitzen" du. "Ez bakarrik gozatzeko", baizik eta "eskualdetik eta inguruko beste eskualde batzuetatik (Lea Artibai edo Debagoiena, kasu) Durangora bisita sustatzeko modu gisa, eta bide batez gure merkataritza eta ostalaritzan
erosketak eta kontsumoa bultzatzeko". Horo dela eta erreklamazioa planteatu du Dendak Bairekin. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!