Durangoko Udalak Prebentzio Plana jarri du martxan Ibaizabal eta Mañaria ibaien ur-goraldiaren aurrean, erreken egoeragatik eta datozen orduetarako iragarritako euri kopuruagatik.
"Plan hori Eusko Jaurlaritzak prezipitazio iraunkorrengatik alerta laranja aktibatu duenean martxan jarri da, ibilguaren maila altuarengatik", informatu dute ohar batean. Datozen orduetan beharrezkoak ez diren joan-etorriak "saihesteko" gomendatu die udalak herritarrei. Ildo horretan, udal arduradunek "arretaz" jarraituko dute ibaiaren bilakaera hurrengo orduetan.