2.000 eurotik gora batu dituzte Movember kanpainaren barruan

Joseba Derteano 2021ko abe. 8a, 09:16

DRTk "eskerrak" eman dizkie jokalariei, zaleei, kirol klubei eta Durangoko gizarte guztiari azken hilabetea egindako ekarpenengatik.

Klub durangarraren gizarte-batzordeak aurreratu duenez, azken ekarpenen zenbaketa egiteko dagoen arren, mundu mailan bilduko diren milioi euroei "2.000 euro baino gehiago emango zaizkie Durangotik", prostatako eta barrabiletako minbiziari, osasun mentalari eta jarduera fisikoa bultzatzeko programak eta ikerketa-programak finantzatzen jarraitu ahal izateko.

Gogoratu behar da 2020an, DRTk egin zituen MOV-musukoekin Movember mugimendura 2.600 eurotik gora gehitu zirela mundu mailan batutako 83 milioietara. "Edizio honetan badakigu 2.000 eurotik gora lortuko ditugula, seguruenik ez gara iazko kopurura iritsiko, baina, hala ere, eskerrak eman nahi dizkiegu kanpaina honetan parte hartu duten pertsona guztiei", adierazi dute klubeko ordezkariak ohar batean.

Era berean, Durango Rugby Taldeko gizarte batzordeak eskerrak eman nahi izan dizkie “gure bigotedun-txerritxo itsulapikoak izan dituzten tabernariei; urtero Mov-pintxopotea aurrera ateratzen duten Saltsan Katerin, Rugby eta Mesoi tabernei eta Izarbide-ri otzararekin laguntzeagatik. Eskerrik asko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!