"Grin euskaltzalea berpiztu", eta euskararen eta hizkuntza eskubideen aldeko borrokaren alde egiteko unea dela nabarmendu du Koldo Zarate EHEko kideak manifestazio osteko ekitaldian, besteak beste. Euskaltzaleentzako eta euskalgintzarako mezuak izan dituzte ekitaldian baita eragile independentistentzako ere. "Datozkigun astinaldiak bizirik gauden euskaldun gehienok inoiz ezagutu ez ditugun dimentsio eta intentsitatekoak izango dira eta horiei herri gisa baturik soilik egin ahalko diegu aurre".
Txillardegiren berba batzugaz amaitu du Zaratek hitzartzea: "Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; gabe, ziur ezetz". Kurdistanetik iritsitako ordezkaritzako kide batek berba hartu du, baita ere.