Landako Guneak beso zabalik ekin dio Euskal Herri osotik ailegatutako bisitariak hartzeari. Lehen ordutik eta ilusioz. Osasun neurriak indarrean egonda ere, euskaltzaleek eta kulturzaleek gogotsu erantzun diote Gerediaga elkartearen gonbitari. Bestalde, Euskal Dendaren 25. edizioa ere inauguratu dute merkatu plazan.