Euskarazko Ikus-entzunezkoen Aldeko Manifestua aurkeztu du Pantailak Euskarazek

Anboto 2021ko abe. 4a, 14:01

35 eragilek eman diote atxikimendua manifestuari Durangon aurkeztu duten manifestuari. Hamar proposamen zehatz jasotzen ditu manifestuak, eta besteak beste, Euskalgintzaren Kontseiluak, Topaguneak, EHEk, AEKk eta UEMAk eman diote babesa. 

Besteak beste, EITB "euskararen normalizaziorako tresna" bilakatzea, euskarazko streaming plataforma sortzea eta jada existitzen diren streaming bidezko plataformetan euskararen presentzia areagotzea eskatzen ditu manifestuak. "Hemen sinatzen dugunok, ikus-entzunezkoetan gure kulturaren eta hizkuntzaren defentsan aitzindari lana egiteko konpromisoa hartzen dugu, eta euskal jendarteari ere eskatzen diogu konpromisoa hartu dezan eta orain artean bezala bidelagun izan dadin", azaldu dute agerraldian. 

Duela hilabete batzuk sortu zen Pantailak Euskaraz plataforma, eta hainbat kanpaina jarri ditu martxan; besteak beste, 30.000 herritar baino gehiagoren sinadura jaso dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!