Geu Bek pertsonen gaitasunak askotarikoak izan daitezkeela aldarrikatu du Durangon

Anboto 2021ko abe. 3a, 19:25

Desgaitasunaren Nazioarteko Egunagaz bat eginda, elkarteko kideek txokolate beroa banatzeari ekin diote Andra Marian.

Gaurkoa, abenduaren 3a, Desgaitasunaren Nazioarteko Eguna da, eta Durangoko Geu Be elkarteak kalera irten du aldarrikapenak lau haizeetara zabaltzeko. Elkarteak gogoratu du pertsonen gaitasunak askotarikoak izan daitezkeela, eta aniztasun hori ikusarazteko kalera irten dute. Arratsalde honetan txokolate beroa banatzeari ekin diote. Andra Mariko arkupean elkartu dira kideak. Saltsan katering etxeko arduradunen laguntzarekin egin dute txokolate banaketa. Bestalde, Zornotzako AIDAE elkarteak ere bat egin du aldarrikapenekin. Gabonetako argiak pizteko ekitaldian parte hartu dute, herriko plazan egindako ekitaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!