Musikariei bideraturiko 'www.atarian.eus' plataforma berria aurkeztuko dute

Joseba Derteano 2021ko abe. 7a, 09:00

Durangoko Azokako azken eguna, abenduaren 8a, www.atarian.eus atariaren aurkezpena eginda hasiko dute Kabian. Musikariei bideraturiko ikus-entzunezko plataforma izan gura du webgune berriak. Arduradunek kontsumo "arduratsu, etiko, zuzen eta gardena" sustatu gura dutela azaldu dute eta proiektu berriaren gaineko nondik norakoak emango dituzte.

Kabiako egitaraua mahai-inguru bategaz amaituko dute abenduaren 8an. Arte-praktika garaikidean lanean dabiltzan hainbat kide gonbidatu dituzte euren esperientziak partekatzera. Digitalizazioaren arloan euren beharrizanak zeintzuk diren eta heltzen zaizkien proiektu motek mundu digitalagaz zer hartu-eman duten azalduko dute Uharte zentroko Oskia Ugarte Abarzuzak, Okela sormen zentroko Sahatsa Jauregi Azkaratek eta Conssomi editorialeko Maria Mur Dean-ek.

Ekimen bi hauek ere Landako Guneko areto nagusian izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!