Trenbidearen orubeari buruzko negoziaketa "arduratsua" eta "etorkizunera begirakoa" izatea eskatu du EAJk

Anboto 2021ko abe. 1a, 10:08

Durangoko gobernu taldeak eta Garraio Sailak negoziazio mahai tekniko bat sortu dutela eta, Durangoko EAJk "arrazoizko proposamenak" eztabaidatu daitezen eskatu du, "udalerriaren onerako eta etorkizunerako proiekzioarekin akordio bat" lortzeko.

Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzaleak, “trenbidearen trazadura lehenbailehen berreskuratzeko eta bide berde bihurtzeko" eskatu du. Horrez gainera, "60.000 metro karratuko eremu handi hori lehenbailehen berreskuratzeko" eta "herritar guztiek gozatzeko moduko aisialdirako espazioez eta espazio berdez hornitzeko" eskatu du. Elkoroiriberen berbetan, orubeak Durangorentzat "estrategikoa" izango den proiektu bat erakartzea ahalbidetu beharko luke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!