Gaur eta bihar Iurdan Martitegi euskal preso durangarra Madrilgo Audientzia Nazionalean epaituko dute

Anboto 2021ko abe. 1a, 09:16

Atzoko kontzentrazioko irudia.

Sarek deituta kontzentrazioa egin zuten atzo Andra Mariko elizpean.

Gaur eta bihar epailearen aurretik igaroko da Iurdan Martitegi preso durangarra eta Sarek bere egoera salatzeko elkarretaratzea deitu zuen atzo. "Audientzia Nazionalera bidaiak bukatu behar dira. Pausu handiak eman ditugu bakerako eta konponbiderako bidean. Madrilera bidaiak garaiz eta lekuz kanpo daude", azaldu zuten Saretik. 

Martuteneko espetxetik Burgosera eraman zuten Martutegi eta handik Valdemorora. Momentu honetan Valdemoroko espetxean dago. Lekualdatze hauekin amaitzeko eskatu zuten Saretik. "Ostiralean atera zuten Martutenetik. Galdera gehiegik inguratzen zutela: nora eramango zuten, noiz helduko zen, berrogeialdia betearazi beharko zuen, senitartekoekin telefonoz komunikatzeko aukera izango ote zuen ala ez… Euskal presoek gisa honetako trasladoetan jasaten dituzten eskubide urraketak salatu nahi ditugu. Eskuburdinekin bidaia luzeak, espetxe ezberdinetatik igaro beharra, berrogeialdiak, isolamendua...Berehala neurri hauekin bukatzea exijitzen dugu". 

Martitegik seme-alaba bi dituela eta aste batzuetan aita ikusi ahal izateko 1000 kilometroko joan etorria egitera derrigortuta daudela gogoratu zuten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!