"Durangora etorriko diren bisitariei arduraz jokatzea eskatzen diegu"

Ekaitz Herrera 2021ko aza. 30a, 12:11

Udal agintariek, Gerediagak, ostalariek, editoreek eta musikarien elkarteek segurtasun neurri guztiak errespetatu ditzaten eskatu diete Durangoko Azokara etorriko diren bisitariei, Landako Gunean zein herri osoan.

Durangoko Azokan inplikatutako eragileek arduraz jokatzeko deia egin diete abenduaren 4tik 8ra Euskal Herri osotik Durangora etorriko diren bisitari guztiei. Arduradunek agerraldia egin dute Andra Mariko elizpean. Ima Garrastatxu alkateak adierazi du Durangok "ateak zabalik" dituela bisitarientzat, baina arduraz jokatzeko deia egin die guztiei. Eskari hori, gainera, Azokaren eremu guztietara zabaldu dadin eskatu du. Bai Landako Gunera, eta baita handik kanpoko eremu guztieara. Julián Ríos alkateordeak gaineratu du segurtasun neurriak "zorroztasunez betearaziko" dituztela. Udaltzaingoaren presentzia areagotuko dute kaleetan eta garbiketa zerbitzuak indartuko dituzte Azokak iraun bitartean.

"Azken egunetan ikusi dugu arduraz jokatzen badakigula. Hor izan ditugu, besteak beste, kontzertu erraldoiak edota alderdi politiko ezberdinen ektaldiak, kalean zein barrualdean", esan du Garrastatxu alkateak. "Euskal kulturaren erakusleiho honetaz gozatzera gonbidatu gura ditugu euskal herritarrak, baina beti arduraz jokatuz, bai Landako Gunean eta baita kanpoan ere", gaineratu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!