Bosgarren urtez Eixuk artisau eta sortzaileen azoka antolatu du. Abenduaren 3tik 8ra bitarteaz eskuz egindako askotariko produktuak izango dira Andra Mariko elizpean. Besteak beste honako produktuak egongo dira: ilustrazioak, musika instrumentuak, zestoak, bitxiak, xaboiak, amantalak, lorontziak, arropak, motxilak... Horrez gain, antolatzaileek artisauekin harreman zuzena izateko aukera ere egongo dela azpimarratu dute.