Betikoa, gertukoa

"Euskararen erabilera gehiago igartzen dut gazteen artean"

Anboto 2021ko aza. 26a, 09:30

Asier Arrieta Durangoko Makawa dendako jabea.

Hizkuntza ohituren inguruan, zein esperientzia duzu zure dendan?
Euskararen erabilera gehiago igartzen dut gazteen artean. 50 urtetik beherakoen artean ohikoagoa izaten da. Hortik gora ez hainbeste.

Dendan lehenengo berba euskaraz esaten duzue?
Bai, normalean lehenengo berba euskaraz esaten dugu. Batzuetan gertatzen zaigu bezeroa gugana erdaraz zuzentzea, baina "Aupa, egun on" esanda euskarara pasatzea. Bezero batzuek ohitura dute komertzioetan lehenengo berba erdaraz esateko, euskaraz jakin arren.

Durangon merkatari belaunaldi berri batekoa zara. Urte batzuetatik hona, igarri duzu alderik hizkuntza ohituretan?
Bai. Belaunaldi berriok uste dut gehiago fijatzen garela horretan. lehenengo berba euskaraz esaten adibidez, horrek kate bat sortzen duelako. Euskararen erabilerari garrantzi handiagoa ematen diogu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!