Bidezabal, Espainiako kluben arteko kros txapelketan ordezkaritza zabalena izan duen atletismo kluba

Anboto 2021ko aza. 23a, 12:03
Bidezabal taldea Sevillan.

Durangoko klubak bost talderekin parte zuen joan zen asteburuan Sevillan lehiatu zen txapelketa.

Euskadi osotik 24 taldek parte hartu zuten eta Bizkaitik hamabik. Bizkaiko talde guztien ia erdia izan zen Bidezabalekoa. Duurangoko klubaren atzetik Tolosa, Getxo eta La Blanca klubak izan ziren ordezkaritza zabalena izan zutenak, lau eta hiru talderekin.

Bidezabaleko talderik onenak 23 urtez azpikoak eta errelebo mistokoak izan ziren. 23 urtez azpikoan seigarren tokian amaitu zuten. Honako korrikalariek osatu zuten taldea: Araitz Villa (15 .postua), Aitana Merino (29), Oihane Irusta (30), Iraia Bengoetxea (59), Naroa Bahabon (67) eta Ane Garridok (70). Azpimarratzekoa da Villa abadiñarraren 15. postua.

Errelebo mistoan bederatzigarren postuan geratu ziren. Kategoria honetan Bidezabalen inoizko posturik onena da. Nerea Anasagastik, Aitor Sandinok, Judith Otazuak eta Jon Unzuetak osatu zuten taldea.

20 urtez azpiko taldeak 12. amaitu zuen. Talde horretan Garazi Zuazua izan zen aurreren amaitu zuena, 27. postuan.

Mutilen taldeei dagokionez 20 eta 16 urtez azpikoek parte hartu zuten. Lehenengoaren kasuan Unai Iraolagoitiaren eta Ion Cabadaren lana azpimarratu daiteke, 86. eta 87. postuetan, hurrenez hurren. 16 urtez azpiko taldean Unai Hernandez Petitek 39. postuan amaitu zuen.

Bidezabalen 23 urtez azpiko taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!