Jarki antolakundeak manifestaziora deitu du konstituzioarekiko eta sistema kapitalistarekiko "errefusa" adierazteko

Anboto 2021ko abe. 2a, 10:58
Jarki erakundearen kartel bat, Durangon.

Mobilizazioa abenduaren 6an egingo dute, Landako Guneko tximinia ondotik hasita. 

Abenduaren 6a Espainiar estatuko konstituzioaren eguna dela eta, Jarki antolakundeak mobilizazioak egingo dituela iragarri du. Antolakundearen arabera, "Euskal Herri Langileak ezin ditu klase zein nazio parametroetan berau azpiratuta mantentzera zuzendutako konstituzio burgesik onartu". Horien erreforma "ezinezkoa" dela iritzi dio Jarkik, eta gaineratu du "Euskal Herri Langileak" daukan irtenbide bakarra "apurketa" dela. Hori dela eta, "otzan eta isilik" geratu barik, abenduaren 6an "espainiar konstituzioaren aurkako" eta horren atzean dagoen "sistema ekonomiko kapitalistaren aurkako errefusa" agertzera deitu du. Manifestazioa Durangoko Landako Gunearen ondoko tximiniatik irtengo da 12:30ean. Bestalde, egun horretan bertan Euskal Herrian Euskarazek deituta duen manifestazioan parte hartzera deitu du Jarkik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!