Leire Vargasek 'Dena ametsa den irudipena' aurkeztuko du Durangon

Aritz Maldonado 2021ko aza. 23a, 14:00

Leire Vargas idazle durangarrak bere lehenengo poema liburua kaleratu du aste honetan, Elkar argitaletxeagaz. Abenduaren 2an aurkezpen ekitaldia egingo du Txoria nuen maite tabernan.

Dena ametsa den irudipena poema liburuagatik irailean Irun Hiria sarietan saritu zuten Vargas, euskarazko poesiari dagokion sailean. 

Abenduaren 2an egingo du aurkezpen ekitaldia Txoria nuen maite tabernan. Aurkezpenean, bertsoak ere egongo dira, Oihana Aranagaz eta Erika Lagomagaz; Miren Amurizak egingo ditu gai jartzaile lanak. 19:00etan hasiko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!