"Durangon kulturarekiko gogo handia dago, eta Kultur Aroren asistentzia datuek erakusten digute horrelako programazioek oso ondo funtzionatzen dutela. Legealdi hasieratik kultur eskaintza hobetzeko apustu garbia egitea saiatu gara, eta datu hauek gure apustua berresten digute", azaldu dute Julian Rios alkateordeak eta Juanan Bueno zinegotziak.
Durangoko elkarteen ikuskizunek izandako harrera nabarmendu dute, baita ere.