Euskarak behar duen burujabetzaz hausnartzeko mahaingurua, eguaztenean, Durangon

Anboto 2021ko aza. 22a, 11:26

Durangoko Euskal Herrian Euskaraz elkarteak euskararen burujabetza aztertzeko mahaingurua antolatu du eguazten arratsalderako. 19:00ean izango da berbaldia, Durangoko Hizkuntza Eskolako aretoan.

Berbaldian parte hartuko dutenak Estitxu Garai EHUko irakaslea, Asisko Urmeneta irudigile eta artibista, eta Urko Aierbe Euskal Herrian Euskarazeko kidea izango dira. Karolina Suárez kazetaria arduratuko da mahaingurua dinamizatzeaz.

Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala egingo du Durangon, abenduaren 6an. Testuinguru horretan kokatu du, hain zuzen, honako berbaldi hau. Euskal hizkuntza "larrialdi egoeran" dagoela dio elkarteak, eta beharrezkotzat jo du "bestelako marko juridiko batera" salto egitea. Egungo hizkuntza politikak "agortuta" daudela eta, "kalera ateratzeko unea" dela dio Euskal Herrian Euskarazek. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!