Gorka Pagonabarraga Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera sailkatu da Etxebarriko kanporaketa irabazita

bertsozale.eus

Gorka Pagonabarraga durangarrak irabazi du saioa. Miren Amuriza hirugarren sailkatu da.

Gaur arratsaldean jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa Etxebarrin. Bertan, Gorka Pagonabarraga durangarrak lortu du garaipena, 529 puntu eskuratuta. Bigarren Onintza Enbeita sailkatu da, 518 puntu lortuta. Eta hirugarren Miren Amuriza berriztarra, 505 puntugaz.

Pagonabarragak abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.