Durangoko Azoka "zuhurtziaz" antolatzeko eskatu die EAJk Gerediagari eta udalari

Anboto 2021ko aza. 18a, 15:45

Durangaldeko kutsatuen eta intzidentzia tasa metatuari buruzko azken datuak kontutan hartuta, Durangoko Azoka antolatzerako orduan "zuhurtziaz" eta "erantzukizunez" jokatzea eskatu die Durangoko EAJk  Gerediaga elkarteari eta udalari. Momentu honetan Durangok 510,72ko intzidentzia tasa  metatua du.

Mireia Elkoroiribe bozeramaileak azaldu duenez, “kontuan izan behar dugu Durangoko Azoka ekitaldi garrantzitsuenetako bat dela eta jende gehien biltzen duela gure udalerrian, eta bere eragina ez dela soilik azokaren esparrura mugatzen, baizik eta gure kale guztietara”. Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVk bai Gerediaga Elkarteari bai Udalari eskatzen die  "ziurta eta betearaz" ditzatela egungo egoeran "beharrezkoak diren segurtasun-neurriak", eta herritarrei horren guztiaren berri eman diezaietela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!