Amets Arllazus bertsolari lapurtarrak 'Miñan' liburua aurkeztuko du gaur Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan. Liburua berak eta Ibrahima Balde ginearrak idatzi zuten 2019an. Bertan, Balderen migrazio istorioa kontatzen da, Gineako Konacry hiriburutik irten eta Europara ailegatzen den arte. Liburuak mugei buruz eta jaioterria abandonatzera behartuta sentitutako migratzaileen inguruan eragiten du hausnarketa.
Joan zen zapatuaz geroztik, Amets Arzallus Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako bertsolari txapeldun berria da. Xilaba, Ipar Euskal Herriko bertsolarien txapelketa irabazi zuen Donibane Lohizunen jokatutako finalean.