Rio de Oro Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Durangoko Udalaren laguntzarekin, Fokuan izeneko zinema jaialdia antolatu du. Durangoko Zugaza zineman eskainiko diren hiru film edo dokumentalen bidez munduko hainbat tokitako gatazken eta errefuxiatuen inguruan sentsibilizatzea gura dute. Saharako gatazkak pisu berezia izango du jaialdian, baina beste errealitate batzuk ere landuko dira, hala nola Siriako gerraren ondorioak edo haur errefuxiatuen egoera orokorrean.
Film bakoitzak bere eguna izango du: azaroak 25, abenduak 9 eta abenduak 16. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira Durangoko Zugaza zineman. Sarrerak doakoak dira eta Zugazan eskuratu ahalko dira emanaldia hasi baino astebete lehenagotik hasita.
AZAROAK 25, 19:O0
Solo con Peces (17 minutu) eta Awlad (65 minutu) filmen emanaldiak.
ABENDUAK 9, 19:00
Marwa, pequeña y paciente (85 minutu) filmaren emanaldia.
ABENDUAK 16, 19:00
Haizearen egia (23 minutu) eta Ocupación S.A. (42 minutu) filmen emanaldia.