[ARGAZKI GALERIA]: Hamar domina eskuratu dituzte ZR Basque Country taldeko kideek Zamudioko txapelketan

Maialen Zuazubiskar 2021ko aza. 16a, 12:49

Urrezko lau domina, zilarrezko beste lau eta brontzezko bi eskuratu dituzte. 

Joan zen asteburuan Zamudion jokatutako txapelketan hamar domina eskuratu zituzten ZR Basque Country taldeko kideek. Talde durangarreko kideak kimonoarekin eta kimonorik gabe lehiatu ziren. "Egun ikaragarria pasa genuen eta oso pozik gaude emaitzarekin. Guztira lau urre, lau zilar eta brontzezko bi domina lortu ditugu. Ikargarria da talde moduan lortzen gabiltzana. Gainera, txapelketa hauek kirolari ikusgarritasuna ematen diote eskualdean", aitortu du Ander Gallastegi taldeko entrenatzaileak.

Horrez gain, talde durangarreko kideek jiu jitsua probatzeko gonbidapena luzatu diete eskualdeko gazteei. "Azkenik Durangaldeko gazteak kirol ezezagun hau probatzera animatu gura ditugu. Talde bikaina daukagu", azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!