Durangoko Udalak ohar bidez adierazi du umeentzako eta gazteentzako aisialdi eskaintza hedatu gura duela. Hori dela eta, aurreratu du ludoteka eta gaztelekua ipiniko dituela Intxaurrondoko eskola zaharrean. Dagoeneko, gobernu planean txertatu du proposamen hori. Bestalde, udal iturriek aurreratu dute etorkizunera begira espazio berriak ipiniko dituztela martxan, umeen eta gazteen eskaintza zabaltzeko. Muruetatorre dorretxea eta Aramotz auzoko inguruak ipini dituzte etorkizuneko aukera lez. Udal agintariek esan dute pandemiak "areagotu" egin duela umeen eta gazteen eskaintza falta. Horregatik, lan-ildo hori "inplikatutako eragileekin" landuko dute nahi dugu, "hala nola Durango Familiak plataformarekin eta herriko aisialdi taldeekin. Gure helburua haurrek eta gazteek adinaren arabera bereizitako bi gune izatea da, aisialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten", esan dute agintariek.