50 kontzertu egongo dira Durangoko Azokako Ahotsenea gunean

Anboto 2021ko aza. 11a, 09:33

Ahotseneako kontzertuak Plateruenan izango dira- Durangoko Azokak irauten duen egunetan irekita egongo da gunea. 

Abenduaren 4tik 8ra bitartean 50 kontzertu egongo dira Ahotsenean; bost egunez, hamar emanaldi egunean, 11:00etan hasita 22:00ak arte, doako sarrerarekin. Urtero lez, ibilbide luzeko musikariak eta talde hasiberriak tartekatuko dira, eta doinuei dagokienez, ostera, hainbat musika estilo gozatu ahalko dira bertan: pop, rock, folk, hip hop, bakarlariak...

Egunez eguneko egitaraua honakoa izango da:

  • Abenduak 4: Bulego, Eneritz Furyak, Habia, Serge, Kaserna, Katez, Rolan Garces & Bandatze, Anita Parker, Addar eta Anari. 
  • Abenduak 5: Diabolo Kiwi, Lur Jota, Larrealde Trikitilariak, Kilimak, Skakeitan, Nikotina, Fufu, Kai Nakai, Sueder eta Lotura.
  • Abenduak 6: Trigger, Jabi Patxon &Kofradia Beltza, Bixente Martinez, Hibai, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak, Bengo, McOnak, Etxekalte + Habi, Iheskide eta Jiel. 
  • Abenduak 7: Ekiñe, Konpost, Esanezin, Willis Drummond, Vinilo Ridin´Rocket, Hegazkin, Estitxu, Wood Strings, Onki Xin eta Hipnosia.
  • Abenduak 8: S.A.D, Birkit, Astosurfer, Nahiak Nahi, Liher, Klak!son, Giante, Madeleine, Screamers and Sinners eta Errietan

Talde guztiek, ordu erdiko tartea izango dute euren lan berria aurkezteko. Zuzeneko guztiak streaming bidez ere eskainiko dira www.durangokoazoka.eus webgunean. Sarrera doakoa izango da, eta ez da aldez aurretik izena eman beharko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!