Memoriaren Egunaren harira, ekitaldia egin dute gaur Kurutziagako monolitoaren aurrean. "Biktima guztiak gogoratzeko ekitaldian parte hartzera deitzen ditugu herritar guztiak", azaldu dute deitzaileek ohar batean. Herritar talde batek antolatutako ekimena izan da, oharrak zehazten duenez. Minutu bateko isilunea egin dute lehenengo eta lore eskaintza ondoren.