Abenduaren 3tik 8ra ospatuko da 'BaDa!' leloa izango duen Durangoko Azoka. Eta dagoeneko kaleratu dute aurtengo spota. Jon Ander Urresti aktore bermeotarrak jarri dio aurtengo Azokako spotari aurpegia eta ahotsa. Spota Sorland eta Filmak enpresak sortu eta ekoiztu dute.