Carmen Miranda jaiotzez galdakoztarra zen, baina urte askoan Durangon bizi izan zen. Atzo hil zen, 84 urtegaz. "Leopoldo Zugazagaz batera -Mirandaren senarra- hainbat kultur egitasmotan parte hartu zuen, besteak beste, Gerediaga elkartearen eta Larramendi institutuaren sorreran", azaldu du Jon Irabazal historialari eta Gerediaga elkarteko kideak. Familia osoa kulturaren munduari oso lotuta dago. Carmen Mirandaren eta Leopoldo Zugazaren semeetariko bat, Miguel Zugaza, Prado Museoko zuzendaria izan zen eta orain Bilboko Arte Ederren Museoa zuzentzen ari da.
Carmen Mirandaren aldeko hileta elizkizuna astelehenean egingo dute, hilak 8, 19:00etan, Andra Mariko elizan.