Autoestimua eta komunikazio ez-bortitza lantzeko hitzaldiak Jesuitak ikastetxean

Ekaitz Herrera 2021ko aza. 8a, 08:53

Jesuitak ikastetxeak durangar guztiei zabaldutako hitzaldi sorta antolatu du. Eguaztenean eskainiko dute lehenengoa, umeen autoestimua berbagai hartuta. Berbaldia 17:30etan hasiko da.

Jesuitak ikastetxeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako sailek herritar guztiei begirako berbaldi sorta antolatu dute. Saioak Nerea Mendizabalk hezitzaile eta pedagogoak bideratuko ditu. Honako hauek dira hitzaldien xehetasun eta datak:

  • Umeen autoestimua: azaroaren 10ean, 17:30etan, Arrupe aretoan.
  • Komunikazio ez-bortitza: abenduaren 17an, 17:00ean, Arrupe aretoan.
  • Mugak guztiontzat dira: otsailaren 11n, 17:00ean, Arrupe aretoan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!