Erakusketaz gainera, solasaldia egingo da parte hartzaileen artean, eta bertan gorrotoa aztertu ahalko da. Gorrotoa ikuspuntu historikotik aztertuko dute, baita genealogia aldetik ere. "Gorrotoa giza emozio bat da, pertsona bati edo pertsona-talde bati min egiteko gogoa sortzen duena, beste emozio primario edo sentimendu batzuetatik abiatuta: ira da sentimendu horietako bat, irain bat jasan ondoren mehatxu legez min egitea bilatzen duena; inbidia beste bat, bestearen arrakastaren zioz egonezina sortzen duena; edo, bestalde, erreminaren jarrera erreaktiboa, ahularen, babesgabearen edo desberdinaren aurkako ezinikusia bideratzen duena", azaldu dute udal iturriek.
Historiak, zuzenbideak, soziologiak, antropologiak eta literaturak eskaintzen duen ikuspegitik konparatuko da gorrotoa, esan bezala. Batzorde zientifikoa Iñaki Bazanek (EHU), Tomas A. Manteconek (Kantabriako Unibertsitatea), Pedro Oliver Olmok (Gaztela Mantxako Unibertsitatea) eta Janire Castrillok (EHU) osatzen dute.