Manu Ertzillak 'Garden' eleberria aurkeztuko du gaur, Hitz liburu-dendan

Anboto 2021ko aza. 9a, 09:00

Aurkezpena arratsaldeko 19:00ean izango da. 

Manu Ertzillak (Bilbo, 1953) bere azken eleberria aurkeztuko du gaur, Durangoko Hitz liburu-dendan. Lan berriak Garden du izena, eta 'El Gallo de Oro' argitaletxeagaz kaleratu du. Idazlearen bosgarren lana da. Aurkezpenean ondoan izango ditu Beñat Arginzoniz editorea eta Jose Julián Bakedano laguna. Aurkezpena arratsaldeko 19:00ean hasiko da.

Ertzilla Durangon bizi da. Pott literatura bandako kidea izan zen Joseba Sarrionandiagaz, Bernardo Atxagagaz, Joxemari Iturraldegaz, Ruper Ordorikagaz eta Jon Juaristigaz betara.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!