Erika Lagomak hirugarren egin du Altsasuko finalaurrekoan

Anboto 2021ko aza. 2a, 13:00

Eneko Lazkozek irabazi du Altsasuko kanporaketa , eta bera da lehen finalista. Lagomak 442 puntu erdietsi ditu, eta finalera sailkatzeko aukera du. 

Erika Lagoma bertsolaria lesakarra da sortzez, baina urteak dira Durangaldera etorri eta gurean bizitzen ipini zela. Atzo 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa jokatu zen Altsasuko Iortia kulturgunean. Han aritu ziren kantuan Endika Legarra, Eneko Lazkoz, Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain, Oier Lakuntza eta Erika Lagoma bera. Lazkozek irabazi zuen saioa, 489 puntu erdietsita; Lagomak 442 lortu zituen, eta finalera sailkatzeko aukerak ditu.

Azaroaren 28an jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Iruñean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!