Honako konpromiso hauek hartu dituzte:
- Itunarekiko atxikimenduak bere baitan dituen printzipio eta balioekiko oinarrizko konpromisoa onartzea suposatzen du, eta horren arabera jokatzea, bai banakako mailan, bai erakunde mailan.
- Itunari atxikitzeak bere onarpen publikoa dakar, haren funtsezko edukia eta adierazpen sinbolikoak bere gain hartzea, ahal den neurrian hura garatzen eta sozializatzen laguntzea, eta, batez ere, hura inspiratzen duten printzipioak eta balioak erreal egingo dituzten egiturak, araudiak eta protokoloak egituratzea.
- Itunarekiko atxikimenduak intentsitateak dakartza: bere edukiek dokumentua izenpetuko duten erakunde guztiak lotzen dituen arren, konpromiso hau handiagoa izan behar da, aginduzko forma hartu arte, instituzioen kasuan, erantzukizun publikoren bat duten pertsona eta erakundeetan.
- Itunari atxikitzeak berekin dakar erakunde publiko eta pribatuek eta gizarte-erakundeek akordio sozialak eta instituzionalak lortzea, euskal gizartearen dibertsitate gero eta handiagoa aukera gisa kudeatzeko, bai beren jarduera-eremu espezifikoan, bai beren jarduera garatzen duten eremu geografikoan.
- Itunarekiko atxikimenduak, bere printzipioak garatu eta bermatuko dituzten neurriak sustatuz, zuzenean edota zeharka, hauek hautsiko dituzten jokabide, jarrera eta adierazpenen aurrean postura aktibo bat hartzea dakar.
- Itunari atxikitzeko, beharrezkoa da, halaber, xenofobia eta diskriminazio mota guztien berri izateko alerta eta salaketa mekanismoak ezartzea.
- Itunarekiko atxikimenduak ez du mugatzen, aitzitik, bere printzipioak eta balioak urratzen dituen edozein neurri politikoren aurrean gaitasun kritikoa indartzen du. Itunarekiko atxikimenduak izenpetzaileak erabat legitimatzen ditu, instituzio politikoei gogoratzeko, edozein egoeratan, erantzukizun handienarekin jokatzeko eginbidea dutela immigrazioaren eta aniztasunaren gaiekin zerikusia dituzten kontuak heltzeko orduan.
- Azkenik, Itunari atxikitzeak berekin dakar ebaluazio-mekanismoen aplikazioa onartzea, Jarraipen Batzordearen bidez. Batzorde hori sortuko da ebaluazio hori gizarteko eta erakundeetako hainbat esparrutan benetan aplikatzen dela ziurtatzeko, eta, horretarako, jardunbide egokiak egiaztatzeko eta aitortzeko hainbat modu garatuko ditu.