Gorrotoa izango da Krimenaren Historia Zentroko Nazioarteko egunaren ardatza

Anboto 2021eko urriaren 27a

Azaroaren 4an eta 5ean Durangoko Krimenaren Historia Zentroko Nazioarteko mahaingurua ospatuko dute. Aurtengoan gorrotoa aztertuko dute bertan. Aurten ere online bidezko formatuan egingo da mahai-ingurua.

Gorrotoak "emozio kriminal" gisa historian zehar izandako eragina aztertuko dute mahai-inguruan, "gorrotoa, haren polisemia kontutan hartuta". " gorrotoa, teorialari desberdinen arabera, denboran zehar; gorrotoaren eta iraren arteko aldea, lehena pasio gisa ulertuta eta bigarrena egoera emozional iragankor modura; gorroto-diskurtsoaren eraikuntza eta horren praktika bere adierazpen historiko guztietan; kontrol-mekanismoak; gizarte-presioa eta sinesmen faltsuen bidezko manipulazioa; mendekua, indarkeria areagotzen duen gorrotoaren eta gorrotoa areagotzen duen indarkeriaren artean sortzen den zurrunbiloaren ondorioz; krimenak eta genozidioak egitea eragiten duten gorroto-prozesuen ulermena...", azaldu dute museoko iturrietatik. 

Iaz bezala, aurten ere online bidez jarraitu ahalko da mahai-ingurua. Izena emateko, museo@durango.eus helbidera idatzi beharko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!